"I am jugger" dokumentala eskainiko dute larunbatean Portaleko areto nagusian

"I am jugger" dokumentala eskainiko dute larunbatean Portaleko areto nagusian
2019/01/15 09:40
eta kitto!
Alejandro Asensik zuzendutako "I am jugger", kirol honen hasiera eta oraina kontatzen duen pelikula dokumentala, larunbat honetan ikusteko aukera izango dugu Portaleko areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Ekitaldia Eibarko Arima Galduak Jugger Kirol Taldeak antolatu du Juggerra kirol moduan ezagutzera emateko asmoz. David Webb Peoples-ek 1989an egin zuen "The salute of the Jugger" pelikulatik jaioa, dokumentalak Miguel Angel "Mike" Ruiz-en 3 urteko ibilbidea kontatzen du. Mikek Munduko txapelketa onenetan parte hartu zuen eta munduko Jugger jokalari onena izatea lortu zuen. Zati batzuk ingelesez daude, gaztelerazko azpitituluekin, eta beste erdia gazteleraz dago.