Jordi Ferron entrenatzaileak ez du jarraituko Eibar FT zuzentzen hurrengo denboraldian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Jordi Ferron entrenatzaileak ez du jarraituko Eibar FT zuzentzen hurrengo denboraldian
ETA KITTO 2022, Mai 17

Ibilbide laburra egin du Jordi Ferronek emakumezkoen Iberdrola Ligatik jaitsi den Eibar FT taldearen entrenatzaile karguan. Denboraldia amaitzeko sei jardunaldiren faltan hartu zuen Ana Juyent-en tokia eta margen txikia izan du oso egoera zailean zegoen taldea jaitsierako postutik ateratzeko.

Azken aldian Eibarrek zertxobait hobera egin bazuen ere, ez da nahikoa izan eta hurrengo denboraldian ez du Iberdrola Ligan jarraituko. Aurreko domekan Unben jokatutako partidua denboraldiko onena izan zen eibartarrentzat, baina Valentziari 5-1 irabazteak ez badio balio izan mailari eusteko, behintzat sentsazio onarekin agurtu du denboraldia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »