Ttatt gimnasioko borrokarako coach-a dugu Teresa Barrado eta, hortik aparte, prestatzaile fisiko lanetan ere badihardu berak. “Txapeldunak sortzeko eta izateko, oso beharrezkoak direlako euren aldamenean izaten diren entrenatzaile eta coach-ak, gero eta indar handiagoa dutenak edozein kirolariren bilakaeran”, diote saria berari ematen erabaki dutenek. Funtzio hori bete du Barradok Eibarko Wu-Shu modalitatean.