Astelehenean hasiko dira Asier Errasti Eibarko 21. film laburren jaialdiko emanaldiak
2020/11/04
19:00
eta kitto!
Plano Corto Elkarteak eta Udalak antoltzen duten Asier Errasti Eibarko 21. film laburren jaialdiaren edizio honetan 131 lanek hartu dute parte, Javier Agirresarobe saria eskuratzeko lehian. Aurkeztutako laburmetraiak azaroaren 9tik, astelehenetik barixakura ikusi ahal izango dira, 20:00etatik aurrera. Barixakuan, bestalde, bi emanaldi eskainiko dituzte, lehena 17:00etatik 19:00etara eta bigarrena 20:00etatik aurrera. Sariak banatzeko ekitaldia, berriz, zapatuan (azaroak 14) izango da, 19:30ean.
Coliseo antzokian izango dira proiekzioak eta sarrera doan izango da. Hala ere, edukiera kontrolatzeko gonbidapenak eskuratu beharko dira. Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta barixakuetan (17:30etik 19:30era) eta emanaldiak hasi aurretik, 19:00etatik 20:00etara jaso daitezke eta, bestela, interneten, Kutxabank zerbitzuaren bitartez. Antolatzaileek gonbidapenak gordetzeko eskatu dute, Artola jatetetxerako afaria zozketatuko dute-eta. JARRAIAN DAUKAZUE EGITARAU OSOA: