Bertso saio berezia hartu du Arrateko santutegiak

Bertso saio berezia hartu du Arrateko santutegiak
2021/09/10 eta kitto!
Arrate bezperan ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egin ohi den bertso-saioa berezia izan da aurten, eszenatokiz aldatu eta bertso-afari formatuan Kantabrian egiten zena Arrateko elizan egin da eta. Gainera, urteetan …eta kitto!-ko bertso-taldeko kidea eta Arrateko bertso-afarian gai-jartzaile izan zen Rafael Zubizarretari omenaldia egin zitzaion, abuztuan hil baitzen: Pakita alargunak hunkituta eta esker onez jaso zuen lora-sorta Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen eskutik. Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso bertsolariek saio ederra egin zuten eta bertaratu ziren 60 lagunek (baimendutako aforoa bete egin zen) oso gustora entzun zituzten bertsoak. Laster saioko irudiekin grabatu dugun bideoa ikusteko aukera izango duzue, baina bitartean hemen dauzkazue argazkiak.

[foogallery id="112067"]