Blues Hotsak-en azken asteburua izango da Soraluzen

Blues Hotsak-en azken asteburua izango da Soraluzen
2020/11/27 eta kitto!
Gaztelupeko Hotsak-ek antolatutako Blues Hotsak aurtengo edizioak bere bigarren eta azken asteburura helduko da, biharko eta etziko egitarauarekin. Soraluzeko Herriko Antzokian izango dira ekitaldi guztiak: bihar 18:00etan Travellin Brothers taldearen kontzertua izango da ikusgai; eta etzi, ordu berean, Amparanoia taldeko Amparo Sanchezena. Hori bai, domeka eguerdian ere izango da ekitaldirik, Amparo kantari trebatuaren egia autobiografikoa adierazten duen "La niña y el lobo" liburua urkeztuko baita. Travellin Brothers taldekoek blues kontzertuak soulearekin eta rock & roll zuzenarekin osatzen dute euren emanaldietan. Amaparo Sanchezen eskutik, bestalde,  "Hermanas" eta "La Niña y el Lobo" lanak izango ditugu entzungai, abeslariaren aurreko hiru albumekin lotzen direnak. Kontzertuetarako sarrerak Txuritxu Plaza Berriko dendan daude salgai eta kontzertuak hasi baino ordu erdi lehenagotik antzokian bertan lortu ahal izango dira.