Estibaliz Urresolaren “20.000 especies de abejas” izango da asteburuko zine-karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Estibaliz Urresolaren “20.000 especies de abejas” izango da asteburuko zine-karteldegian
ETA KITTO 2023, Api 20

Hainbat sari jaso dituen filma izango da Coliseoko karteldegiaren protagonistetako bat asteburu honetarako. Aipatutako pelikula Antzokian proiektatuko da saio gehienetan, kenduta zapatuko eta domekako lehenengoetan, 1 Aretora pasatuko dela. Egun bi horietako 17:00etako saioetan Mascha Halberstad-en “Oink Oink” umeentzako filma izango da Antzokian, euskerazko emanaldietan. Aipatutako bi pelikulekin batera, Martin Bourboulonen “Los tres mosqueteros. D’Artagnan” eta aurreko asteburuan ere proiektatu zuten David Marquésen “En temporada baja” osatutako dute eskaintza. Estibaliz Urresolaren film dramatikoak eta “Los tres mosqueteros” abenturazkoak bi ordutik gorako iraupena dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »