Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du Indalezio Ojanguren Argazki Lehiaketako Ohorezko Saria

Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du Indalezio Ojanguren Argazki Lehiaketako Ohorezko Saria
2019/10/07 eta kitto!
Zapatuan bildu zen Indalezio Ojanguren XXXII. Argazki Lehiaketaren epai-mahaia eta Indalezio Ojanguren Ohorezko Saria argazki bilduma onenari saria Bergarako Jose Agustin Gurrutxaga Garagarzari ematea erabaki zuen, “Urko” bildumarengatik. Horrekin batera, Indalezio Ojanguren saria Jose Manuel Maiquez Mijaresek, Oskar Manso Navasek, Juan Antonio Palaciosek eta Jose Ramon San Jose Ruigomezek irabazi dute. Euskal Herri mailako saria Manu Barreiro Rodriguez, Markel Ruiz Aranzeta eta Bakarne Elejalde Garatagoitiak eskuratu dute. Eta herri mailako sariak Pedro Arriola Arrizabalagak, Oskar Baglieto Aranok eta Virginia Arakistain Ariznabarretak irabazi dituzte. Edizio honetan 37 parte-hartzaile egon dira, 55 bilduma eta 173 argazkirekin.