Juan Antonio Palacios, argazkilaria: “Jainkoen antza hartzen diet harri-jasotzaileei”
2018/12/14
08:23
eta kitto!
Harri artean pasa du azken urte eta erdia Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak. Harri-jasotzearekin liluratuta, herri-kirol honen izarrei erretratuak atera dizkie eta harriaren indarra islatu du argazkietan. Horren emaitza da ‘Harria’ liburua eta gaurtik urtarrilaren 5era arte Portaleak jasoko duen erakusketa. Liburua Amazonen salgai jartzeko asmoa dauka Palaciosek, baina Juan Manuel Uriak Errenterian duen liburu-dendan, ‘El Gallo de Oro’ editorialaren webgunean eta www.juananatoniopalacios.com orrian ere egongo da salgai, besteak beste.
- Orain dela hamar urte sortu zitzaizun proiektu hau gauzatzeko ideia. Nola?
San Isidro egun batean, maiatzaren 15ean, Arratera joan nintzen eta hainbat argazki atera nituen herri-kirolak egiten zituzten bitartean. Asmo handi barik ateratako argazkiak ziren, beste barik ateratakoak, baina editatzen hasi nintzenean herri-kirolen inguruan zerbait egin zitekeela pentsatu nuen, mamia zegoela. Ideia horri jarraituz argazkiak egiten jarraitu nuen, eta beste herri batzuetan egiten ziren erakustaldietara eta txapelketetara joan nintzen. Harrian zentratzen hasi nintzen, monografiko bat baino gehiago egiteko aukera ematen zidala uste nuelako. Hala ere, konturatu nintzen erakustaldietan ez zegoela nik nahi nuen argia, iragarki eta kartel asko zegoela, eta niri hori ez zitzaidan interesatzen. Hondo beltza, harri-jasotzailea eta harria agertzea nahi nuen, besterik ez. Buruari mila buelta eman ondoren, harri-jasotzaileekin berba egin nuen eta harritokietan (eurek entrenatzen duten tokietan) argazki-saioak egitea adostu genuen. Flash batzuk eta hondo beltz bat erosi (nahiko prekarioak), estudio merkea prestatu eta horrela hasi nintzen.
- Zergatik harri-jasotzea eta ez beste herri-kirolen bat?
Harriak duen indarrak eta harri-jasotzaileek harria altxatzerakoan duten teknikak atentzioa eman zidaten. Harria altxatzeko momentua izoztu nahi nuen, postura ia ezinezko horiek; eta baita harri-jasotzaileen espresioak ere, egiten duten esfortzua.
- Nolako prozesua jarraitu duzu proiektua gauzatzeko?
Izeta, Ostolaza, Zelai eta horrelako harri-jasotzaileek eskolak dituzte eta beste harri-jasotzaile batzuk entrenatzen dituzte. Horrek dira harritokiak. Eurekin zita egiten nuen eta, estudioa inprobisatu ondoren (ahal den moduan, toki askorik ez dutelako hainbeste harriren artean), harriak jasotzen ateratzen nizkien argazkiak.
- Ideia orain dela hamar urte sortu zen, baina zenbat denbora behar izan duzu proiektua burutzeko?
Urte eta erdi ibili naiz, baina lasai hartu dut.
- Eta zein da emaitza?
Gaur Portalean zabalduko den erakusketa egitea zen nire asmo nagusia. Argazki handiak erabili nahi nituen, nahiko indartsuak. Zazpi argazki handi egongo dira eta berrogei izango dira guztira. Baina erakusketaz gain liburu bat ere argitaratu dut. Ehun argazki ditu eta Juan Manuel Uriaren ehun testu poetiko. Errenteriako mutila da Uria, Santos Iriarte ‘Errekartetxo’ harri-jasotzailearen iloba, eta ‘Harria’ kaleratu zuen 2016an, harriaren edertasunaren inguruan 130 testu poetiko jasotzen dituen liburua. Kasualitatez eduki nuen beraren berri, izan ere, nik zerbait ezberdina egin nahi nuen eta harriaren inguruan zer egin den bilatzen nenbilenean aurkitu nuen bere lana. Poesiak inoiz ez dit atentzioa eman, inoiz landu ez dudan zerbait delako agian, baina Uriaren testuek nire argazkiek esan nahi zutenarekin bat egiten zuten guztiz. Berarekin kontaktuan jarri nintzen eta bere testuak erakusketan erabiltzeko baimena eskatu nion. Ideia bikaina iruditu zitzaion eta gero, liburua egiteko ideia azaldu nionean, elkarlanean aritzeko proposamena egin zidan. Zoragarria izan da, proiektua aberastu duelako.
- Iñaki Perurenak ere hainbat olerki eskaini zizkion harriari. Poesia egiteko elementu aproposa da harria?
Ez dakit, harriak zerbait berezia dauka. Perurenak monologo ederra dauka harriaren inguruan. Bere semeari argazkiak atera nahi izan nizkion, izan ere, 2018an aktibo zeuden harri-jasotzaileei bakarrik atera dizkiet argazkiak, baina azkenean ezin izan genuen ezer egin.
- Argazkiak zuri-beltzean daude. Zergatik?
Hasieratik argi eduki dudan zerbait izan da. Zuri-beltzak indar gehiago ematen diola uste dut. Ez dut harri-jasotzaileen historia, marka eta lorpenei buruzko liburu bat egin nahi izan, argazki-liburu bat baizik. Harriaren eta harri-jasotzaileen estetika eta kontzeptuari buruzko proiektua da.
- Harri-jasotzaileek nola hartu zuten argazkiak ateratzeko proposamena?
Asko gustatu zaie esperientzia hau. Oso pozik daude eta niretzat ere zoragarria izan da eurekin lan egitea. Asko kolaboratu dute eta pazientzia handia eduki dute. Niregatik bakarrik harria altxatzea eta harria eskuan dutela nik postura bat edo beste egiteko eskatzea... Eskerrak eman behar dizkiet.
- Nolakoa da harri-jasotzaileen mundua?
Oso giro ona dago euren artean. Lehian daudenean ere denak elkartzen dira eta harreman ona dute. Hori bai, lehian daudenean denek nahi dute irabazi.
- Handiak, indartsuak... euskal superheroiak dira harri-jasotzaileak?
Jainkoen antza hartzen diet. Izugarrizko pisua duten harriak jasotzea demasa da niretzat.
- Harri-jasotzaileek emaitza ikusi ahal izan dute?
Ostolaza eta Izetak bai. Asko gustatu zaie. Harri-jasotzaile bakoitzari liburu bana oparituko diet, baina argazki-saioak egin nienean hainbat argazki oparitu nizkien. Eurek ez dituzte horrelako argazkirik eta asko eskertzen dute.
- Nolakoa izango da gaurko aurkezpena?
Aurkezpen laburra egingo dugu, ez dugu txapa emango. Koldo Aldalur ETB-ko kazetariarekin kontaktuan jarri naiz aurkezpena egin dezan eta, gero, liburuaren nondik norakoak kontatuko ditut. Proiektu honetan lagundu nauten guztiei eskerrak eman behar dizkiet.
- Erakusketaz gain, beste gauzarik egiteko asmoa daukazu?
Erakusketan 40 argazki egongo dira eta liburuan 60 gehiago, baina 800 argazki inguru egin behar izan ditut proiektu honetarako. Liburutik kanpo geratu diren argazki batzuk ditut editatuta eta ikus-entzunezko bat egitea pentsatu dut. Laguntzeko, baten batek irakurritako testua sartuko nuke (Ernesto Barrutiarekin jarri naiz kontaktuan).