Kantu indartsu eta xamurrak, beti bihotzetik

Kantu indartsu eta xamurrak, beti bihotzetik
2022/12/06 eta kitto!
SuTaGar taldeak estudioko 12. lana kaleratu du: ‘Alarma’. Sei urte pasa dira ‘Maitasunari pasioa’ lana kaleratu zutenetik eta zaleek gogotsu hartu dute proposamen berria. Berria da, baina Euskal Herriak eman duen heavy talde handienaren esentzia du, kantu indartsu eta xamurrekin, eurek dioten bezala.

‘Alarma’ indartsu hasten da eta, Aitor Gorosabelek NAIZ Irratian esan zuenez, “disko honetan badaude kantuak trash, hard rock eta beste mota bateko abestiak gogorarazi ditzaketenak”.

Ohikoa denez, diskoa Lorentzo Recordsen grabatu dute Aitor Ariño SuTaGarren zuzeneko teknikariarekin. Ohikoa ez dena, ostera, Xabi Bastidak abestien letrak egitea da eta trebetasuna erakutsi du ‘Erraietan betirako’ kantuan. Gainera, Iker Rocandiok ere hiru abestitarako letrak idatzi ditu, memoria historikoa landuz.