Orain dela hilabete inguru ‘Atomika’ diskoa kaleratu ondoren, Kokein musika talde eibartarrak bira egingo du diskoa aurkeztu eta bere ibilbidean sortutako abestiak jotzeko.
Lehen kontzertua urtarrilaren 14an eskainiko du Ondarruko ‘Portuko Ranpi’-n, eta momentuz zehaztuta duten azkenengo emanaldia Amurrioko ‘Burubio’-n emango dute, martxoaren 11. Tartean, Bilbon, Gasteizen, Orion, Legorretan, Erandion eta Donostian egongo dira.