[BIDEOA] Lorelei musika taldeak “Ekografiak” disko berria atera du

[BIDEOA] Lorelei musika taldeak “Ekografiak” disko berria atera du
2022/10/17 eta kitto!
Asier Serranok eta Mikel Gorosabelek 1990eko hamarkadan sortutako musika taldea bueltan da. Hogeita bi urteren ostean, irakurketa “unibertsla” duen hamar kantuko lan “oso pertsonala” kaleratu dute eibartarrek. EH Sukarra taldearen diskoetan kolaboratzen hasi ziren orduko hartan Gorosabel eta Serrano, eta horren ondorio izan zen Lorelei. Bi diskoren eta bi urteko zuzeneko ibilbidearen ondoren, orain dela 22 urte erabaki zuten taldea “lurperatzea”. 2020an elkartu zen bikotea Antxon Sarasua eta Loiola Maderarekin batera, antzokietara itzultzea erabakitzeko. Elkar estudioan grabatu dute eta azala Nagore Martinek egin du.