‘Los olivos palidos’ antzezlanaren emanaldia bertan behera laga dute

‘Los olivos palidos’ antzezlanaren emanaldia bertan behera laga dute
2020/12/15 eta kitto!
Domekan egin behar zen La Red Teatro antzerki taldearen ‘Los olivos palidos’ antzezlanaren aurkezpena, baina taldeko lagun batek harreman zuzena izan du COVID-19ak kutsatutako pertsona batekin eta, segurtasun eta osasun kontuengatik, bertan behera laga behar izan dute.

La Red teatrok adierazi duenez, datozen orduotan Udalak ikuskizunarentzako data berria iragarriko du. Dena dela, azaldu dute sarreren itzulera nola izango den.