Neledantza taldeak ikuskizuna eskainiko du bihar Goi Argi elkartean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Neledantza taldeak ikuskizuna eskainiko du bihar Goi Argi elkartean
ETA KITTO 2023, Mar 27

Neledantza dantza taldeak Goi Argiko kideak omendu nahi dituzte (“Eibarko feminismoaren sustatzaileak”, euren berbetan) eta, horretarako, ikuskizuna eskainiko dute bihar, 18:30ean, Goi Argi elkartean.

Virginia Wolfen ‘Una habitacion propia’ lana hartu dute oinarri ikuskizunerako eta saioak sei minutuko iraupena izango du. Miren Ferrero, Ariana Mancheras eta June Gisasola izango dira interpreteak, eta Nerea Lodosa arduratu da koreografia lantzeaz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »