Rap tailerra ekainean Rebeca Lane eta La Furiarekin

Rap tailerra ekainean Rebeca Lane eta La Furiarekin
2020/05/18 eta kitto!
Rebeca Lane eta La Furiak rap ikastaroa eskainiko dute ekainean Lagun Artean elkartearen eta Andretxearen ekimenez. “Gure gorputzak eta buruak dituzten gaitasunak garatzera bultzatu nahi zaituztegu. Eta horrekin batera, emakumeak musikan, bereziki, HipHop eta Rap kulturan betetzen duen paperaren paradigma apurtzera ere. Bakoitzak emakume gisa dugun gorputz-esperientzietatik eta gure errealitatearen aniztasunetik abiatuta, musika, erritmoak eta letrak sortzen ikasiko dugu, zapalkuntzak apurtuz eta alternatibak eraikiz”, diote antolatzaileek.

Tailerra online izango da eta bost saio izango dira guztira (ekainaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean), 18:00etatik 19:45era. Izena emateko andretxea@eibar.eus helbide elektronikora idatzi behar da eta parte-hartzaileek Jitsi plataforma erabili beharko dute ikastaroa egiteko.

rap tailerra