Gazte Koordinadora Sozialistak ‘Debabarreneko jardunaldiak’ egingo ditu maiatzean

Gazte Koordinadora Sozialistak ‘Debabarreneko jardunaldiak’ egingo ditu maiatzean
2021/04/27 eta kitto!
Deba Bailarako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) ‘Debabarreneko jardunaldiak’ egingo ditu maiatzean. 7an, barixakuan, ‘Gazte kriminalizazioa eta kontrol soziala’ hitzaldia eskainiko dute GKSko kideek, 18:30ean, Ermuko Lobiano kultur gunean; eta 13an, eguenean, ‘Pobreziaz eta etxebizitzaz hausnartzen’ hitzaldia emango dute Gasteizeko Etxebizitza Sindikatuko eta IAko kideek, 18:00etan, Eibarko gaztetxean.

Hitzaldien tituluen bitartez ikusi daitekeenez, gazte kriminalizazioa, kontrol soziala, pobrezia eta etxebizitza problematika izango dute mintzagai, azken aldian egindako hausnarketak plazaratuz.