Urtarrilaren 9an Untzagan egingo da Eibarko Sarek deitutako mobilizazioa, "Bidea gara" goiburuari jarraituta
2020/12/29
18:46
eta kitto!
Bizitzen ari garen egoera ezohikoa dela eta, azken urteetan urtarrilean Bilbon antolatu den presoen aldeko mobilizaziorik ezin izango da egin 2021ean. Hala ere, Eibarko Sarek abenduaren 19an egindako agerraldian azaldutakoaren arabera, urtarrilaren 9an Bilbon batu beharrean, herri eta auzoetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu nahi dituzte herritarrak. Eibarren 17:30ean izango da ekitaldia, Untzaga plazan, “Bidea gara” goiburuari jarraituta, eta uneoro indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuko direla azpimarratu dute antolatzaileek.
Eibarko Sarek egindako aurkezpenean Ander Romarate igerilaria, Amaiur Mayo rugbilaria eta Maite Arroitajauregi eta Zaloa Urain musikariak jarri ziren mahaian, eibartar talde zabalaren babesa duen agiria irakurtzeko. Azaldu zutenez, “azken urteetan urtarrilean Bilbon antolatu den mobilizazioa bereziki garrantzitsua eta apartekoa da. Bertan, 100.000 lagun inguru batu ohi gara, preso eta iheslarien auziari aterabidea aldarrikatu eta elkarbizitzaren eta bakearen alde urratsak emateko. Baina, aurtengo egoera ezohikoa dela eta, urtarrilaren 9an ezingo gara Bilbon elkartu. Horren ordez, gure herri eta auzoetan elkartuko gara. Urte garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu. Salbuespen legediaren amaieraren aldeko gehiengo politiko, sindikal, instituzional eta sozialari, espetxe politikan Espainian zein Frantzian ematen ari diren aldaketak gehitu zaizkio. Oso positiboki baloratzen ditugu mugimendu gutxi horiek, baina, aldi berean, adierazi nahi dugu mugitutako preso horietako gehienak ehunka kilometrora daudela oraindik. 18 presok espetxean jarraitzen dutela, gaixotasun larriak izan arren. Eta Espainiako espetxeetan dauden 172 presoetatik 127 lehenengo graduan daudela oraindik eta, beraz, aske izateko helburuarekin euskal presoek bete nahi duten ibilbide juridikoa blokeatuta dagoela kasu gehienetan”.
Azpimarratu zutenez, “aurretik daukagun bidea luzea izan arren, Euskal Herritik bide honi bultzada ematea ezinbestekoa dela uste dugu eta, beraz, benetan garrantzitsua dela Bilbon egin ohi dugun moduan elkartzea urtarrilaren 9an”.
Ezohiko jaialdi-ekitaldia
Egunerako egitaraua oraindik zehazteke dago, baina mobilizazioa ezohikoa izango dela eta jaialdi-ekitaldi modura planteatuko dela aurreratu zuten: “Txalaparta, bertsolariak, abeslariak, hitzaldiak… egongo dira eta iraupena, asko jota, ordubetekoa izango da”. Horrekin batera, urtarrilaren 9an indarrean egon daitezkeen segurtasun neurri guztiak errespetatu egingo direla nabarmendu zuten: “Jendea aulkietan eserita eta geldirik egongo da, maskara jantzita, noski”.
Deialdiak eibartar askoren babesa dauka eta, urtarrilaren 9rako atxikimendu gehiago izatea espero dute. Bat egin dutenen artean alderdi politikoetako ordezkariak, sindikatuetakoak, herriko gazte erakundeetakoak, euskalgintzan dihardutenak, irakasleak, kirolariak, kazetariak, musikariak, kultur arlokoak… Esan zutenez, “badakigu talde eragile batzuk oraindik ez dutela erabakirik hartu, eta aurrerago izango dugu beraien berri. Zerrenda zabalik dago”.