Txontako bizilagunei dirulaguntzen inguruko informazioa emateko bulegoa zabaldu dute

Txontako bizilagunei dirulaguntzen inguruko informazioa emateko bulegoa zabaldu dute
2018/09/24 eta kitto!
Aurreko barixakuaz geroztik martxan dago Txontako informazio bulegoa, kale horretako 3. zenbakian. Aurreko barixakuan bulegoan bertan egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez, bulegora gerturatzen diren auzokideek Eusko Jaurlaritzatik banatuko diren dirulaguntzen inguruko informazioa eskuratzeko aukera izango dute, baita Eibarko Udalak igogailuetarako zein fatxadetarako ematen dituen laguntzen ingurukoa ere. Dirulaguntzak jaso ahal izateko tramiteak ere bulegoak kudeatuko ditu. Horrez gain, auzoan bizi direnekin bilerak egiteko eta formakuntza eskaintzeko moduan prestatu dute bulegoa.

IMG_0883

Astelehenetik barixakura zabalduko dute bulegoa, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara astelehen, martitzen eta eguaztenetan eta 10:00etatik 13:00era, berriz, eguen eta barixakuetan. Helbide elektronikoa, berriz, txontabulegoa@eibar.eus da. Bulegoan jendeari arreta eskaintzen Cristina Bollar egongo da. Besteak beste Debegesan eta Juan Antonio Mogel auzoko errehabilitazioan lanean ibilitakoa da eta, azpimarratu zutenez, “horrelako kontuetan eskarmentu handia dauka”.

IMG_0887