Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketa Markinako tiraldian erabakiko da, larunbatean

Angel Zelaieta elgoibartarra, Sebas Aranzabal elgetarra eta Anartz Esteban eibartarrak daude sailkapeneko lehen hiru postuetan
Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketa Markinako tiraldian erabakiko da, larunbatean
2026/09/29 10:48
Ekhi Belar Errasti

Lehia estua biziko da larunbatean, urriak 3, Markinako Lauzirika bolatokian jokatuko den tiraldian. 35. Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketaren irabazlea nor izango den erabakiko da bertan, sailkapeneko lehen postuetan berdintasuna baita nagusi.

Goita taldeko Angel Ibarluzea elgoibartarra dago lehen postuan, 22 bola sartuta eta 46 txirlorekin; bigarren Asterrika taldeko Sebas Arantzabal da, 20 bola sartuta eta 42 txirlorekin; eta hirugarren Santa Eufemia A-rekin jokatzen duen Anartz Esteban eibartarra, 20 bola sartuta eta 41 txirlorekin. Kopuru bera du Asterrikako Boni Plazak baita ere.

Gauzak horrela, larunbateko tiraldia erabakigarria izango da, baina, irabazten duenak irabazten duela, sari banaketaren ondoren bazkariarekin ospatuko dute txapelketaren amaiera parte-hartzaile guztiek.