Carcassonne mahai-jokoaren txapelketa egingo dute zapatuan Eibarren
CS Norte ligako laugarren denboraldiko bigarren txapelketa izango da Eibarkoa. Parte hartzea doakoa da, baina aurrez eman behar da izena.
2026/10/14
12:36
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Carcassonne mahai-jokoaren txapelketa egingo dute zapatuan, urriaren 17an, Eibarko Errebal Plazan. 10:30etik 13:30era jokatuko dute, Uliseseko Jokoen barruan, eta CS Norte ligako laugarren denboraldiko bigarren hitzordua izango da.
Carcassonne Spain elkarteak antolatu du txapelketa, Odisea elkartearen laguntzarekin. Gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute, eta gutxienez 10 urte izan beharko dituzte. Partidak banan-banan jokatuko dituzte, jokoaren oinarrizko bertsioarekin, hedapenik gabe, eta sistema suitzarra erabiliko dute.
Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da. Horretarako, izen-emate formularioa bete behar da. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dituzte.