Debabarreneko Esperientzia Eskolako hurrengo ikasturtean izena emateko epea zabalik dago

Urriaren 16ra arte egongo da zabalik epea eta Pegoran egin ahal izango da
Debabarreneko Esperientzia Eskolako hurrengo ikasturtean izena emateko epea zabalik dago
2026/06/17 16:50
Ekhi Belar Errasti

55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako Debabarreneko Esperientzia Eskolak datorren ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Ikasten elkarteak antolatzen duen ekimenak prestakuntza eta parte-hartzea ditu ardatz, eta helduen ikaskuntza eta harreman sozialak sustatzea du helburu.

2026-2027 ikasturtea urriaren 23an hasiko da eta ikasleek astearte, asteazken eta ostegun goizetan izango dituzte saioak.

Matrikula egiteko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik, Pegora herritarren zerbitzu bulegoan. Informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek 695 788 936 telefonora deitu dezakete.