Debabarreneko Zaporeak erronkaren amaiera ekitaldia Eibarko Errebal Plazan izango da zapatuan, martxoaren 14an

Oilaskoa arrozarekin eta fruta ale bat 5 eurotan salduko dute.
Debabarreneko Zaporeak erronkaren amaiera ekitaldia Eibarko Errebal Plazan izango da zapatuan, martxoaren 14an
2026/03/13 11:44
Silbia Hernandez Arrazola

Zaporeak Debabarrena erronkari amaiera emateko, bihar (zapatua, 14) tuper solidarioa egingo da, Eibarren, Errebal Plazan, 12:30etik 15:00etara. Menua oilaskoa arrozarekin eta fruta ale bat izango da, 5 euroko prezioan. Gainera, artelanak eta afariak zozketatuko dira, eta Eibarko talde ezberdinen emanaldiak ere egongo dira (Kaleetan Kantuz taldeak eta Untzaga gizarte etxeko abesbatzak kantatuko dute, eta Kubantzari taldeak salsa dantzatuko du). Antolatzaileek ekitaldian parte hartzeko dei egin dute.