Energia-trantsizioari buruzko hitzaldia eskainiko da Soraluzen martxoaren 5ean

Mendiak Bizirik-ek antolatuta, trantsizio energetikoaren inguruko begirada kritikoa eskainiko du Raoul Serventek.
Energia-trantsizioari buruzko hitzaldia eskainiko da Soraluzen martxoaren 5ean
2026/02/25 13:21
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Mendiak Bizirik plataformak antolatuta, energia berriztagarrien bidezko trantsizio energetikoari buruzko hitzaldia eskainiko da datorren martxoaren 5ean, eguena, 18:30ean, Soraluzeko Polikiroldegiko Toralekua aretoan.

“Energia berriztagarri bidezko trantsizio energetikoa. Begirada kritiko bat: lurralde antolakuntza ala espekulazioa?” izenburupean, Raoul Servent izango da hizlaria. Servent geografian lizentziatua da, Araudi SLP Ingurumen eta Lurralde Aholkularitzako kidea, eta Karakateko poligono eolikoaren aurkako udal-alegazioen egilea.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta helburua da energia berriztagarrien hedapenak lurraldean eta gizartean dituen ondorioak aztertzea, ikuspegi kritiko eta analitikotik. Antolatzaileek azaldu dutenez, eztabaidarako gunea sortu nahi dute, trantsizio energetikoa nola eta zein irizpiderekin egiten ari den hausnartzeko.

Sarrera librea izango da, eta interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira bertaratzera.