Eskola Kirolak sustapen jarduerak eskainiko ditu maiatzean
Eibarko Eskola Kirolak maiatzeko sustapen jarduerak antolatu ditu, haurrek kirola modu dibertigarrian eta desberdinean bizitzeko aukera izan dezaten. Espeleologia, surf eta Hontza Extrem izango dira aukerak, eta jarduerak LH3-LH4 eta LH5-LH6 mailetako haurrentzat egongo dira egokituta.
Espeleologia maiatzaren 18an edo 19an egingo da Debako Ermitia kobazuloan, 17:00etatik 20:30era. Surfa maiatzaren 20an edo 21ean izango da Debako hondartzan, ordutegi berean, eta Hontza Extrem jarduera maiatzaren 25ean edo 26an LH3-LH4 mailetarako, eta maiatzaren 27an edo 28an LH5-LH6 mailetarako, Otxandioko parkean, 16:45etik 20:45era.
Jarduerak ez daude Eskola Kirolean izena emanda dauden umeentzat bakarrik; haur guztiei daude zuzenduta. Hala ere, Eskola Kirolean izena emanda dutenek lehentasuna izango dute, eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Kuotak honako hauek izango dira: Eskola Kirolean izena emanda dutenentzat, 20 euro espeleologia, 25 euro surf eta 22 euro Hontza Extrem; izena emanda ez dutenentzat, 30 euro espeleologia, 35 euro surf eta 32 euro Hontza Extrem. Prezioan autobuseko joan-etorria eta jardueraren kostua sartzen dira, eta ordainketa transferentzia bidez egin beharko da ES96 2095 5035 009124452825 kontuan.
Izen-ematea apirilaren 29tik maiatzaren 10era egongo da zabalik, kartelaren QR kodearen bidez edo esteka honen bitartez: l.eus/maiatzekojarduerak.