Eskualdeko ekintzaileak elkartzeko `Debabarrena Ekinean´ topaketa egingo da maiatzaren 15ean Eibarren

Datorren maiatzaren 15ean, Eibarko Portalea Kultur Etxean, Debabarrena Ekinean ekimenaren ekitaldia egingo da. Topaketa eskualdeko ekintzaileei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da harremanak sortzea, esperientziak partekatzea eta Debabarrenean sortzen ari diren proiektu berritzaileak ikusaraztea.
Eskualdeko ekintzaileak elkartzeko `Debabarrena Ekinean´ topaketa egingo da maiatzaren 15ean Eibarren
2026/04/28 20:20
Ana Aizpurua

Eibarren egingo den jardunaldi honen helburu nagusia Debabarreneko ekintzailetza-ekosistema indartzea da. Eibarko Udalaren eta Debegesaren lankidetzari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako topaketa maiatzaren 15ean, ostirala, egingo da eta 12:00etatik 15:00etara iraungo du.

Ekitaldiak programa oparoa eskainiko du: * Aurkezpenak: eskualdeko ekintzailetza-estrategiaren azalpen instituzionala. * Pitching saioa: MAKE IN! programaren baitan, Neety, Soladit, Neexis, SAI–3D, MGZ eta Urdin proiektuek Debabarreneko ekintzailetzaren aniztasuna eta berrikuntza gaitasuna erakutsiko dute. * Eztabaida: mentoring prozesuen erronkei buruzko mahai-ingurua eta scouting saioak. * Hausnarketa: Debabarrena Ekinean ekimenaren irudia eta identitatea berritzeko prozesua.

Jardunaldia networking gune batekin eta luncharekin amaituko da, parte-hartzaileen arteko harremanak eta sinergiak sustatzeko. Horrela, Debabarrena Ekinean eskualdeko ekintzailetza bultzatzeko erreferentziazko topagune gisa sendotzen da, lankidetza eta aukera berriak bideratuz.

Informazio gehiago eta IZEN-EMATEA hemen