“Euskal itsasontzigintza eta itsas historia XVI. eta XVII. mendeetan” izenburuko hitzaldia emango du bihar Xabier Alberdi Lonbidek
Ikasten elkartearen Marea Gora zikloaren baitan egingo den saioa Debako Kultur Elkartean izango da.
2026/07/14
17:52
Silbia Hernandez Arrazola
Ikasten – Esperientzia Eskolako 18. promozioak bultzatutako Marea Gora hitzaldi-zikloaren baitan, uztailaren 15ean (eguaztena) Euskal itsasogintza eta itsas historia XVI. eta XVII. mendeetan izenburuko hitzaldia emango du Xabier Alberdi Lonbidek, 19:00etan Debako Kultur Elkartean.
Xabier Alberdi Lonbide zarauztarra Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Itsas historialaria eta Euskal Itsas Museoko zuzendaria ere bada. XVI. eta XVII. mendeetako nabigazioaren, ontzigintzaren eta euskal itsas jardueraren historiako egungo aditu nagusienetako bat ere bada, “euskal itsas ondarea eta XV. eta XVIII. mendeen arteko euskal kostaldeko komunitateen proiekzio atlantikoa aztertzen nabarmendu den ikertzailea”.
