Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia Eibarren, Azkoitian eta Elgoibarren jokatuko da

Eibarko Klub Deportiboak, Anaitasuna Kakute Xake Elkarteak eta Zubi Ondo Xake Elkarteak elkarlanean antolatuko dute txapelketa, urriaren 3tik aurrera
Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia Eibarren, Azkoitian eta Elgoibarren jokatuko da
Eibar C talde osoa, Zarautzen aurkako neurketan. Eibarko Klub Deportiboaren artxiboa 2026
2026/10/01 10:47
Ekhi Belar Errasti

2026ko Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusia urriaren 3an hasiko da, eta aurten berritasun nabarmena izango du: lehen aldiz, hiru egoitzatan jokatuko dira partidak. Eibarko Klub Deportiboak, Azkoitiko Anaitasuna Kakute Xake Elkarteak eta Elgoibarko Zubi Ondo Xake Elkarteak antolatuko dute txapelketa, Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin.

Orain arte, Gipuzkoako Txapelketako partida guztiak egoitza berean jokatu izan dira. Aurtengo edizioan, berriz, hiru elkarteen arteko lankidetzari esker, Eibar, Azkoitia eta Elgoibar izango dira lehiaketaren egoitzak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honekin Deba eta Urola bailaretan xakea zabaltzeko eta kirol hori sustatzeko konpromisoa indartu nahi dute.

Hemen jarraitu ahal izango duzue lehiaketa.