Harrera ona izaten ari da Eibarko txertogunea
Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak hartu daitezke Torrekuako osasun-zentroan, hitzordurik gabe. Herritarrek bi txertoetako bat edo biak hartzeko aukera dute, azaroaren 1era arte.
2026/10/23
13:24
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Oso harrera ona izaten ari da Eibarko Torrekuako osasun-zentroan jarritako txertogunea. Urriaren 19an zabaldu zuten, gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa errazteko, eta azaroaren 1era arte egongo da martxan. Bertara joan direnek …eta kitto!-ri azaldu diotenez, txertoak ilararik sortu gabe eta itxaron beharrik gabe hartzeko aukera izan dute.
Herritarrek ez dute aurretiazko hitzordurik eskatu behar txertoa hartzeko. Gripearen aurkako txertoa, COVID-19aren aurkakoa edo biak har ditzakete.
Txertogunea astelehenetik ostiralera dago zabalik, 15:00etatik 20:00etara. Ekimenaren bidez, Osakidetzak txertaketa erraztu nahi du, ohiko hitzordu-sistemaz gain beste aukera bat eskainita.

