Jokin Merino boxeolariak Anderson Stevenen aurka borrokatuko du larunbatean

Boxeo jaialdia egingo da Soraluzeko kiroldegian, Euskadiko Txapelketako kanporaketak barne
Jokin Merino boxeolariak Anderson Stevenen aurka borrokatuko du larunbatean
2026/05/05 11:28
Ekhi Belar Errasti

Soraboxek boxeo jaialdia antolatu du larunbaterako, maiatzak 9, Soraluzeko kiroldegian. Bertan, Euskadiko Txapelketako kanporaketak jokatuko dira zazpi borrokekin eta, bestetik, Soraboxeko kideek beste zazpi borroka egingo dituzte, tartean Jokin Merino eibartarraren eta Anderson Stevenen (Club Global K.O.) artekoa.

Ermuako jaialdian puntuetan galdu ondoren, Merinok garaipena lortu nahi du oraingoan eta zaleen babesa eta beroa jasoko du horretarako.

Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta ateak 17:30ean irekiko dituzte. Aurretik, 16:00etan, pisaketa egingo da. Sarrerak aldez aurretik lortzeko, 639 27 56 75 telefonora deitu daiteke eta 15 euro ordaindu beharko dira; eta jaialdiaren egunean leihatilan erosiz gero, 20 euro ordaindu beharko dira.