Langabezia-tasak behera egin du Eibarren zein Debabarrenean

Urtarrileko datuen arabera, 1.511 lagun daude langabezian Eibarren eta 2.676 eskualdean
Langabezia-tasak behera egin du Eibarren zein Debabarrenean
2026/02/09 10:10
Ekhi Belar Errasti

Urtarrileko datuen arabera, 1.511 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,06koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (abenduko datuen arabera 1.540 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,29koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, urtarrileko langabezia-tasa % 10,34koa da (abendukoa % 10,50ekoa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,31) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 13,22).

 

Urtarrileko langabezia datuak

  • Eibar 1.511 (% 12,09)
  • Deba 140 (% 5,31)
  • Elgoibar 509 (% 9,54)
  • Mendaro 91 (% 9,21)
  • Mutriku 194 (% 7,39)
  • Soraluze 231 (% 13,22)
  • Debabarrena 2.276 (% 10,34)