Langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du Eibarren zein Debabarrenean
Martxoko datuen arabera, 1.490 lagun daude langabezian Eibarren eta 2.638 eskualdean
2026/04/08
13:11
Ekhi Belar Errasti
Martxoko datuen arabera, 1.490 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 11,89koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (otsaileko datuen arabera 1.507 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,03koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, martxoko langabezia-tasa % 10,20koa da (otsailekoa % 10,31koa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,65) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 12,87).
Martxoko datuak
- Eibar 1.490 (% 11,89)
- Deba 149 (% 5,65)
- Elgoibar 496 (% 9,30)
- Mendaro 89 (% 9,01)
- Mutriku 189 (% 7,20)
- Soraluze 225 (% 12,87)
- Debabarrena 2.638 (% 10,20)