Langabezia-tasak gora egin du apirilean Eibarren
Debabarrenean, ostera, behera egin dute langabe kopuruak eta langabezia-tasak
2026/05/08
09:47
Ekhi Belar Errasti
Apirileko datuen arabera, 1.495 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 11,93koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (martxoko datuen arabera 1.490 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 11,93koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, apirileko langabezia-tasa % 10,07koa da (martxoko % 10,20koa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,53) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 13,39).
Apirileko datuak
- Eibar 1.495 (% 11,93)
- Deba 146 (% 5,53)
- Elgoibar 477 (% 8,94)
- Mendaro 82 (% 8,3)
- Mutriku 171 (% 6,51)
- Soraluze 234 (% 13,39)
- Debabarrena 2.605 (% 10,07)