Langabezia-tasak gora egin du maiatzean Eibarren zein Debabarrenean
Martxoan jaitsiera nabarmena izan ondoren, goranzko joeran dago langabezia
2026/06/02
16:33
Ekhi Belar Errasti
Maiatzeko datuen arabera, 1.507 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,03koa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (apirileko datuen arabera 1.495 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 11,93koa zen).
Debabarrenari begira, maiatzeko langabezia-tasa % 10,09koa da (apirileko % 10,07koa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,31) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 12,87).
Maiatzeko langabezia datuak
- Eibar 1.507 (% 12,03)
- Deba 140 (% 5,31)
- Elgoibar 488 (% 9,15)
- Mendaro 85 (% 8,6)
- Mutriku 165 (% 6,28)
- Soraluze 225 (% 12,87)
- Debabarrena 2.605 (% 10,07)