Langabezia-tasak gora egiten jarraitzen du Eibarren zein Debabarrenean
Martxoaz geroztik gora besterik ez du egin langabeziak
2026/07/07
11:54
Ekhi Belar Errasti
Uztaileko datuen arabera, 1.518 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,11koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (ekaineko datuen arabera 1.507 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,03koa zen).
Debabarrenari begira, uztaileko langabezia-tasa % 10,2koa da (ekainekoa % 10,09koa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,53) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 12,99).
Uztaileko datuak
- Eibar 1.518 (% 12,11)
- Deba 146 (% 5,53)
- Elgoibar 486 (% 9,11)
- Mendaro 89 (% 9,01)
- Mutriku 172 (% 6,55)
- Soraluze 227 (% 12,99)
- Debabarrena 2.638 (% 10,2)