Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu domekan, Itziarko Peria dela eta
Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu azaroaren 1ean, domekan, Itziarko Peria dela eta. Zumaia, Itziar eta Deba arteko joan-etorriak erraztuko dituzte, garraio publikoa erabiltzeko aukera emateko.
Debatik Zumaiarako noranzkoan, autobusak 09:30ean, 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean irtengo dira. Itziartik ordu laurden geroago igaroko dira, eta Zumaiara ordu beteetan iritsiko dira: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan.
Zumaiatik Debarako noranzkoan, berriz, autobusak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan irtengo dira.
Azokak irauten duen bitartean, Itziarren geraleku bakarra egongo da, N-634 errepideko ohiko geralekuan. Ordutegi zehatzak Lurraldebusen webgunean kontsulta daitezke, baita bezeroentzako arreta-telefonoan ere: 900 300 340.


