Maite Aldabaldetrekuren 'Polainero' kartela izango da 2026ko San Roke jaien irudia

Maite Aldabaldetrekuren 'Polainero' kartela izango da 2026ko San Roke jaien irudia
2026/07/16 12:52
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Maite Aldabaldetreku Fernandez debarrak diseinatutako Polainero kartela izango da 2026ko Debako San Roke jaien irudi ofiziala. Herritarren bozketan boto gehien jaso duen proposamena izan da, eta, horrenbestez, aurtengo kartel irabazlea.

Kartel-lehiaketara 14 lan aurkeztu zituzten ekainaren 26an amaitu zen epea baino lehen. Horien artean, epaimahaiak lau proposamen aukeratu zituen finalerako: ‘Polainero’, ‘Festa Erraldoia’, ‘Deba prest, ondo pasa’ eta ‘Zezen dantza’.

Finalisten arteko bozketa uztailaren 4tik 8ra egin zuten Debako Turismo Bulegoan. Guztira emandako botoen artean, ‘Polainero’ kartelak jaso zuen babes handiena, 82 botorekin. Ondoren sailkatu ziren ‘Zezen dantza’ (67 boto), ‘Festa Erraldoia’ (28 boto) eta ‘Deba prest, ondo pasa’ (28 boto).

Lehiaketaren oinarrietan jasotzen denez, kartel irabazlearen egileak 500 euroko saria jasoko du.