Mariasun Oteiza Agirre bertsozale eta gai jartzailea hil da

1980eko hamarkadatik mende honetako lehen hamarkadaren hasierara arte jardun zuen gai jartzaile bezala
Mariasun Oteiza Agirre bertsozale eta gai jartzailea hil da
Mariasun Oteiza (Bertsolari aldizkaria).
2026/01/12 16:20
Ekhi Belar Errasti

Altzolan jaio baina Eibarren bizi izan den Mariasun Oteiza Agirre bertsozale eta gai-jartzailea hil zen atzo, urtarrilak 11, 77 urterekin. Bertsolaritzaren munduan emakume aitzindarietako bat izan da, 1980az geroztik hainbat bertso-saio eta lehiaketatan gai jartzaile lanetan ibili izan zelarik.

Bertso eskolan irakasle ere izan zen Debabarreneko hainbat herritan, eta Egasa izeneko Eibarko enpresan lan-inportazioko makinaria saltzearekin uztartzen zuen.

Azken agurra bihar egingo diote, urtarrilak 13, 19:00etan, San Pio X parrokian.