Uztailean langabezia-tasak gora egin zuen Eibarren zein Debabarrenean
Langabeziak gora egiten jarraitzen du martxoaz geroztik
2026/08/27
12:04
Ekhi Belar Errasti
Abuztu hasieran emandako datuen arabera, uztailean 1.523 lagun zeuden langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,15ekoa zen. Horrela, langabeziak gora egin zuen herrian (ekainean 1.518 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,11koa zen).
Debabarrenari begira, uztailean langabezia-tasa % 10,2koa zen (ekainean % 10,2koa zen). Debak jarraitzen zuen langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,46) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 13,44).
Uztaileko datuak
- Eibar 1.523 (% 12,15)
- Deba 144 (% 5,46)
- Elgoibar 490 (% 9,18)
- Mendaro 89 (% 9,01)
- Mutriku 159 (% 6,05)
- Soraluze 235 (% 13,44)
- Debabarrena 2.640 (% 10,21)