Urtarrilak 10

Jende Bereziaren Munduko Eguna
Urtarrilak 10

1652. urteko eneruaren 10ian, Azpeittiko Olazko Amaren elixan, Probinzixako Junta Partikularra izan zan: bertan erabagi zan Gipuzkuatik Kataluñako ejerzitora infanterixako 100 soldau juan bihar zirala. Herrixen artian partiketia eginda, bata Eibarkua izan bihar zan. Holan, Eibarren Konzejua batu eta pentsau eben hurrengo urteko eneruko lehelengorako, bai kaleko bai basarriko mutillak, bakotxak tokatzen jakon diru kuotia pagauta euki biharko ebala. Pagatzen ez ebana Kataluñara juateko sorteuan sartuko zan; eta tokatzen jakonari derrigor juango zan, bere lekuan ezin izango ebala iñobez bialdu: bere kuotia ez pagatziarren, kastigu lez. Hara juateko, beste mutillegandik batutako diru guztia emongo jakon.