Urtarrilak 30

Bakearen eta Biolentziaren Ezaren Eskoletako Eguna
Urtarrilak 30

1924. urteko eneruaren 30ian Eibarko Klub Deportibua fundau eben. Horretarako Junta Generala egin eben, 80 lagun inguru batuta, eta presidentia Candido Arrizabalaga izan zan. Reunixua Zuloaganekuena izandako etxian izan zan, han eguan-eta “El Fomento Industrial”. Orduan etara eben Klub Deportibuaren lehelengo presidentia Jose Laskurain izan zan. Maria Angela kaleko “Cafe Eulalio” hartu eben handik aurrera sedetzat, nahiz eta gero beste hiru lekutan be egon. Fundadorien artian Gregorio Santa Cruz dantza maixua eguan; Eleuterio Muruamendiaraz, Antonio Telleria, Candido Arrizabalaga “Apotxiano”, Angel Miner, Felix Illarramendi, Miguel Jauregibarria “Viejo de Ermua”, Jose Martinez, Indalecio Ojanguren etabar be baeguazen.