Urtarrilak 31

Legenarraren aurkako Munduko Eguna
Urtarrilak 31
  • Aztiaren Nazioarteko Eguna

1913. urteko eneruaren 31n jaixo zan Eibarren Mercedes Saiz Martinez biolin jotzaillia. Txikittatik zan musika zalia eta, horretxegaittik, gurasuak Donostiako konserbatorixuan sartu eben bioliña ikasteko: Larrocha maixuarekin ikasi eban. Ikasketak nota ezin hobiaguekin amaittuta, Eibarrera itzuli zan. Hainbat eta hainbat kontzertutan jo izan eban: bere garaixan ohikua zan moduan, orkestina askotan jo eban. Teknika aldetik apartekua eta sensibilidade haundikua zan. Baiñu-etxiak Euskal Herrixan gorengo puntuan eguazenian, Mercedes Saizek askotan jo eban Urberuagakuan.