Otsailak 5

Nutellaren Eguna
Otsailak 5
  • Eguraldi Gizonaren Eguna
  • Nutellaren Eguna

1346. urteko febreruaren 5ian, Castillako errege zan Alfonso XI.ak Jaendik bialdu eban Uri-gutun edo “Carta-puebla” pribilegixo-fueruaren bittartez, “Villanueva de San Andres” izenarekin, Eibar “villa” moduan sortu eban, herrixa lehenagotik be bazan arren. Bertako basarrixetakuak eskatutakua izan zan. XIV. gizaldixan zihar hori izen barrixori erabiltzen zan. Gipuzkuako villen fundaziñuak bakiaren izenian eta demokrazixa zentzunarekin egin  ziran. “Inseguridad”-iagaittik, “conflictividad”-iagaittik, Bizkaiko mugiaren onduan egotiarren, eta ganboatarren eta oñaztiarren banduen arteko burrukegaittik izango zan. Arrisku barik eta askatasunian bizi izan nahixaz sortutako villia dogu ba: herri inguruko hormak eta barruko organizaziño juridiko barrixak horretarako ziran.
Hor Kartan holako konzesiñuak egin jakuezan eibartarreri, Logroñoko fueruaren gorabeheran, “Marquina de Suso” balleko villa gehixeneri leintxe: herenzixak eta jabe ziran gauzak gura eben moduan saldu edo erosteko, eta jauntxuak horregaittik ezin zeikixuen ezebez esan; ura, erregadixo eta errotendako erabiltzeko; errotak egitteko askatasun haundixa laga eben, fueruak ziñualako errotia egittia nahi ebana, bere terrenuetan bazan, libre zala egitteko.