Otsailak 6

Otsailak 6

1765. urteko febreruaren 6xan Bergaran izan zan Junta Generalaren batzarra. Orduan hasi zan Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País-ekuen inguruan relaziño tekniko-kulturalak aberasten euskal herrixetan, industrixa eta komerzixuaren gaiñian gehixena; ondorenen artian, beste herrixen aurrerakariarekin batera, Eibarren be hasi ziran arma fabriketan produkziño teknikak hobetzen. Ordura arte, dana dala, biharrerako asko balixo eban jendia zan produkziñuaren buru: Aiako Aristarrazuko olan egin zan salako erlojua ikusi baiño ez dago, Echave anaixak egindakua, bape eskola bakuak izanda; edo Eibar eta inguruko eskupeteruen arma edarrak.