Otsailak 13

Otsailak 13
  • Amorantearen Munduko Eguna
  • Interneteko Lagunen Eguna

1883. urteko febreruaren 13an “Sosiedad de La Mano Negra de este distrito de Vergara”-k amenaza karta bat bialdu etsan Josefa Bascaran alargunari. Kartan, handik bedratzi egunera, gabeko bedratziretan, urre edo zidarretan 30.000 errialeko balixoko boltsa edo “bulto” baten entregatzeko agintzen etsen. Lehelenguan 100.000 errial eskatzia pentsau eben, baiña presidentiari eta beste lagun batzueri eskerrak, kantidadia gitxittu egiñ ahal izan eben. Lekua Azittaingo ermittia zan, orduan herri erdittik aparte, nahikua ezkutuko lekua; haraiñoko bidian, zortzi lagun egongo ziran zaintzen, eta Azittain inguruetan beste hamabi, arma eta guzti. Boltsia zeiñi emon jakitteko, kontraseñiaren barri emon etsen: “Venga la negra!”. Dirua emon eta aguro alde egin bihar eban, bestelan zaintzen eguazanak tirua jo edo puñalagaz markatzeko peligrua ekan eta. Horren danorren barri iñori ezebez ez esateko be agindu etsen.