Otsailak 14
- Soinu Sendagarrien Munduko Eguna
1869. urteko febreruaren 14ko jardunian agintzen emon eben bonberuen uraren bonbiaren gaiñeko komisiñuaren estudixua. Euren ustez, bonbia herri erdixan egon bihar zan gordeta; bonbiarekin batera, beste tramankulu batzuk be erosi bihar zirala: kañamuzko 40 balde, lau aizkora txiki, lau atxur, lau atxurkilla, lau zara (zestuak), eskuko zerra bi, palanka bi, pikatxoi bi, hiru eskillara arin, kañamuzko lau soka, narruzko edo lonazko “manga” bat, eta honek danok eruateko karreta bat; bonbiarekin bihar zan moduan jarduteko, gitxienez lau gizon bihar ziran han biharrian. Hori biharrori egitteko bihar ziran lau gizonak hillero praktikak egin bihar ebezen; lehelengo kanpaiak jo eta, hamar miñuturen barruan ez baeben sutiaren lekura urtetzen, multia eken. Komisiñuak esandako dana hartu zan ontzat. Gaiñera, bihargin bakotxak urtian 1.000 errial kobrauko ebazala erabagi zan; eta sutia izandako etxiaren jabiak bonbiaren enkargauak izendautako bost bihargiñeri ehun errial pagau bihar etsezen. Holan erosi ziran ba, bonbia eta beste erraminttak.