Martxoak 26
1885. urteko martixaren 26xan, Obispuak bialdutako autuan ipiñittakua betetzen hasi ziran: Arrate eta Gorosta Balleko zortzi lagunek firmautako esposiziño bat bialdu zan Elixako Tribunalera, parrokuak firmautako beste zertifikau batekin batera. Beste hogeita bedratzi lagunek be (danak famelixako buru) euren berbia emon ebela agertzen eban, baiña eskribitzen ez zekixenetik parrokuak zertifikatzen eban euren berbia. Danak eguazan prest Obispuak eskatzen ebana betetzeko, Arrateko elixia zabaltzekotan. Orduan, Arrate Balle eta Gorosta Ballian, danera, berrogeta bat bezino edo auzoko ziran: hogetahamazazpi batu ziran Obispuari kartia bialtzeko.