Martxoak 27

Martxoak 27

1618. urteko martixaren 27xan, Antonio Lopez de Isasik alde batetik, Cristobal de Sugadik testimonixua hartuta, eta beste aldetik Fray Juan de Solaguren Franziskanuen Cantabria Probinzixako ministrua eta Aitta Fray Pedro de Amoscoteguik Isasiko Komentuko kapitulaziñuak egiñ ebezen. Hónek erabagixok hartu ziran:

  • Komentuko monjak “dedicadas a la pura y limpia concepción de Nuestra Señora” izango ziran betiko, euren kongregaziñoko abituak jantzitta, eta San Franzisko Ordeneko Preladuak agindutako reglak beteta.
  • Monasterixuan Isasi etxeko jaun-andrak bizi ahal izango ziran bakarrik; eurak ez ziranian, euren ondorenguak.
  • Patroiak deretxu batzuk ekazan: elixan, jartzeko leku onena, kapilla nagusixan edo berak gura eban lekuan. Iñoiz alkatia edo juaten bazan, leku onena berari lagako jakon. Hori bai, leku fijo bakarra patroiena eta euren andrena izango zan; komentutik kanpoko beste danendako ipintzen ziran asientuak portatillak izan bihar ziran, ipiñi eta kentzekuak.
  • Patroiak eta bere ondorenguak arma-eskuduak nun-nahi ipiñi zeikiezen, nahi izan ezkeriok kanpokaldian edo, bestelan, barruan. Eziñ izango zan beste iñun eskudorik ipiñi, ez bazan patroiak lagunen bati entiarrua egitteko alboko kapillan bat laga, eta han ipiñittakua, edo lagunok betiko gitxienez ehun dukadoko kapellanixak sortutakuan ipiñittakuak: bakotxak, tokatzen jakon kapillan bakarrik.