Apirilak 15

Apirilak 15

1815. urteko apirillaren 15ian Jose Maria de Orbeak Antonio infantiarendako sabliaren dibujuak oindiok amaitzeko zekalako, Ibarzabalek Plaentxiko Mendiolari karta bat eskribidu etsan. Pedro Cardenal Tolosako Korreoseko lehelengo ofizialarekin bialdu ziran erregaluok Madrillera. Gaiñera, Oiarzungo Juan de Arrieta kaligrafuak egindako kredenzial edo dokumentuak be, Diputaziñuak aginduta, armekin batera bialdu ziran, eta ez edozelan: Gipuzkua eta Naparruako ejerzitoko Abisbaleko Kondia general en jefiak bialdutako soldau eskoltiarekin. Cardenalek presentau eban kontuan, Vitorixan hartu bihar izan eban segundako kaballerixia eta mandazaiñak 2.284 errial ziran; Tolosatik Madrilleraiñok bost soldau eta kabuaren eskoltia, 2.553 errial; bidekua eta Madrilleko gastuak, 946; danera, belloizko 5.783 errial.