Apirilak 28

Laneko Segurtasuna eta Osasunaren Munduko Eguna
Apirilak 28

1748. urteko apirillaren 28ko agiri batek diñuanez, herriko lagun batzuk Jesukristo kolumniari lotuta agertzen zan paso barri bat egittia eskatu eben. Bertan egunian erabagi zan hori pasuori, Ortu Santuana eta San Juanen pasua ipintzeko, Ospitxaleko elixan nitxo barri bat egittia. Laguntasun moduan, 150 errial emongo ebazan herrixak. Bide batez, Bakardadiaren Andra Marixan nitxo barrixa be konpondu egin zan.

Egun bereko jardunian, San Antonio eguna eta Korputz eguna batera tokau ziran ezkeriok, normalian San Antonio eguneko atsaldian egitten zan korridia “Santísima Trinidad” Trinidade domeka atsaldian egittia erabagi zan.