Maiatzak 1

Maiatzak 1

1574. urteko maietziaren 1ian Portaleko errotako etxia eta mazua erre egin ziran. Orduko jabiak Martin Lopez de Isasi, Francisco Ibañez de Mallea ermuarra eta Francisco Lopez de Ibarra (Ibarbeko jabia, orduan Mejikoko Nueva Galiciako Panacoko minetan eguan) ziran. Jabiak Migel de Zumaran maixu arotzari enkargua ipiñi etsen 1757ko agostuaren 16xan obrak hasteko. Behiñ obria hasittakuan, amaittu arte hantxe jardun bihar eban. Biharreko egun bakotxian gitxienez bost arotz ofizialek jardun bihar eben biharrian egun osuan, eta materixala obran prest euki bihar eben bihar izan ahalian.